Hasiera

Proiektu honen barruan, besteak beste, autoprestakuntzako materiala eta ziurtagiri metodoak sortuko dira herritarrek izan behar dituzten gaitasun digital guztietarako. Gure prestakuntza edukia irakaskuntza bideoek, dokumentazio osagarriak eta autoebaluaziorako jarduera interaktiboek osatzen dute. Bideoak funtsezko kontzeptu teorikoei eta tresna teknologikoen bidezko aplikazio praktikoei buruzkoak dira; dokumentazioak, berriz, teorietan eta tresna aurreratuetan sakontzen du.

Gainera, DigitALLek ziurtapen tresna moldakorrak eskaintzen ditu, hala nola arlo, maila eta gaitasun bakoitzerako askotariko galdera bankua. Ziurtapen plataforma berritzaile bat garatuko da azterketen sorrera erdiautomatikoa errazteko. Gure azken xedea DigComp gaitasun digitaletako ziurtagiria gizarte osoari eskaintzea da.

Albisteak

DigitALLen albiste eta aurrerapenei buruzko azken informazioa, proiektua etengabe bilakaera izaten eta hazten ari baita.

Helburuak

DigitALL proiektuaren xedea da gaitasun digitalak sustatzea, funtsezkoak baitira egungo gizartean. Proiektu honen bitartez, prestakuntzako eta ziurtapeneko materialak eta tresnak garatzen ditugu DigComp esparruan.

Herritarren eta, bereziki, unibertsitate komunitatearen gaitasun digitalen garapenak gure gizartearen helburu nagusietako bat izan behar du datozen urteetarako. Europar Batasunak esparru komun bat landu du gaitasun horiek deskribatu eta garatzeko. Esparru hori DigComp izenez da ezaguna, eta herritarrentzako gaitasun digitalen Europako esparrua da.

Proiektu honen helburu nagusia bikoitza da. Batetik, kalitate handiko autoprestakuntzako materiala sortu nahi da, DigComp esparruko gaitasun digitalen maila desberdinak eskuratzeko aukera emango duena, bereziki 21 gaitasunak eta 6 mailak (A1- C2); eta, bestetik, gaitasun maila horietan ziurtapena ahalbidetuko duten mekanismoak eta tresnak garatu nahi dira.

Prestakuntza materiala

DigitALLen erdigunean prestakuntza materialak daude; arreta handiz diseinatu dira DigComp esparruan definitutako 21 gaitasun digitalak lantzeko.

Bideoaren adibidea  Dokumentuaren adibidea


Jarduera horietako bakoitza arreta handiz prestatu da, ikaskuntza esperientzia eraginkorra eta atsegina bermatzeko. Hiru dimentsioko ikuspegi horrek gaitasun bakoitza osorik eta era xehatuan bermatzen du, ikaskuntza integrala eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitua erraztuz.

Material horiek kalitate handiko 756 bideo hezitzailek osatzen dituzte. Bideo bakoitza batez beste 6 minutukoa da, eta azalpen argiak eta kasu praktiko esanguratsuak eskaintzen dituzte. Gainera, dokumentazio liburutegi osagarri zabala dugu; guztira 1.200 orrialde baino gehiago ditu. Horri esker, gaitasun bakoitzean teorikoki eta praktikoki sakontzeko aukera eskaintzen dugu. Materialak osatzeko, autoebaluazioko 378 jarduera interaktibo ditugu, ikaskuntza sendotzeko eta erabiltzaileei beren ulermena eta aurrerapena ebaluatzeko diseinatuak.


Bideoaren adibidea (3. arloa, 3.4 gaitasuna, A1 maila)

Ziurtapena

DigitALL ziurtapen prozesuak zorroztasunaren eta irisgarritasunaren arteko konbinazioa izan nahi du, gaitasun digitalak modu integralean ebaluatzeko. Guztira, 10.800 galderarekin, ebaluazio sistema DigComp esparruko gaitasun eta maila guztiak (A1etik C2ra) barne hartzeko diseinatuta dago.

Gaitasun eta maila bakoitzeko 85 galdera inguru sortzea planteatzen da; maila bakoitzeko 1.800 galdera eta guztira 10.800 galdera. Galderak mota honetakoak izan behar dutela proposatzen da:

  • Galderen % 20 aukera anitzekoak izango dira; erabiltzaileak hainbat aukeraren artean aukeratu ahal izango du, testu formatuan nahiz irudietan. Galdera bakoitzak lau aukera izango ditu, eta aukera zuzen bat edo hainbat egon daitezke.
  • Galderen % 15 egia ala gezurra motakoak izango dira; 4 esaldi aurkeztuko dira, eta erabiltzaileak zehaztu beharko du egia ala gezurra diren.
  • Galderen beste % 15 sailkatzekoak izango dira; erabiltzaileak kontzeptu sinpleak kategorizatu beharko ditu. Galdera bakoitzak, gutxienez, sailkatu beharreko 4 kontzeptu izan behar ditu.
  • Azkenik, galderen % 50 praktikoak izango dira, eta erabiltzaileak lortu beharreko ziurtagiriarekin lotutako ikasgela birtualaren ingurunean jardun beharko du.
Mota bakoitzeko galderen ehunekoaz aparte, gaitasun guztiek ez dituzte galderen ehuneko berberak izango. Gaitasun bakoitzak guztikoarekiko pisuaren ehuneko bat dauka; ehuneko horrek adieraziko du gaitasun eta maila bakoitzeko sortu beharreko galderen kopurua. Aukera horrek bermatzen du ez direla soilik ezagutza teorikoak ebaluatuko, baizik eta trebetasun praktikoa ere bai, funtsezkoak baitira egungo mundu digitalean.

Proiektuaren mugarriak

Mugarri nagusiak

  1. Autoprestakuntzako materialaren garapena: Hezkuntza materialak ekoiztea DigComp esparruko lehen 6 mailetarako (A1etik C2ra). Material horien artean egongo dira kalitate handiko bideoak eta teoriari eta praktikari buruzko dokumentazio zehatza, ikaskuntza sendotzeko jarduera interaktiboekin batera. 2024ko martxorako aurreikusia.
  2. Ebaluatzeko galdera bankua: Galdera multzo zabala sortzea DigComp esparruko gaitasunak ebaluatzeko eta ziurtatzeko, test motako galderak eta galdera praktikoak konbinatuz. 2024ko uztailerako osatzea espero da.
  3. Ziurtapen plataforma: Ebaluazio eta ziurtapen proba automatiko eta urrunetarako plataforma aurreratu bat garatzea; 2024rako amaitzea aurreikusten da.
  4. Hizkuntza koofizialetako materiala: Prestakuntza materiala katalanera, euskarara eta galizierara itzultzea, inklusioaren eta irisgarritasunaren aldeko konpromisoa nabarmenduz. Ahalegin horrek Espainiako hizkuntza aniztasuna azpimarratzen du eta ikaskuntza inklusiboa sustatzen du. Espero da materiala 2024ko uztailerako erabili ahal izango dela hizkuntza horietan.

Lanen antolakuntza

DigitALL proiektuko lanen antolaketa eraginkortasunez eta elkarlanean gauzatzea bermatzeko egituratu da. Erantzukizunak unibertsitate parte hartzaileen artean banatu dira; unibertsitate bakoitzak arlo espezifikoetan duen esperientzia eta baliabideak emango ditu. Koordinazio orokorra ezarri da, eta DigComp esparruko arlo eta maila bakoitzaren araberako koordinazio mailekin osatu da. Egitura horrek lankidetza arina eta eraginkorra izatea ahalbidetzen du, eta proiektuaren alderdi bakoitza, edukia sortzen denetik ziurtapen plataforma inplementatzen den arte, modu optimoan eta koherentean garatzen dela ziurtatzen du.

Unibertsitate parte hartzaileak

Ezagutu DigitALL posible egiten duten unibertsitateak; bakoitzak bere esperientzia, ezagutzak eta baliabideak ematen ditu gure helburuak lortzeko.

Zifra gakoak

Kostu osoa

DigitALL proiekturako laguntzaren kostu osoa 1.664.886 eurokoa da. Zenbateko horretan sartzen dira proiektuaren alderdi guztiak, prestakuntza materialaren ekoizpena eta ziurtapen plataformaren garapena barne.

Unibertsitate parte hartzaileak

Espainiako 22 unibertsitate ari dira elkarlanean proiektu handinahi honetan, besteak beste Gaztela-Mantxako Unibertsitatea koordinatzailetzat.

Prestakuntza materiala

Proiektuan batez beste 6 minutuko 756 bideo hezitzaile ekoitziko dira; guztira, 4.512 minutu bideo, 1.260 orrialde dokumentazio eta 378 jarduera interaktibo.

Galdera bankua

10.800 ebaluazio galdera sortuko dira, DigComp esparruko maila eta gaitasun guztiak barne hartzeko. Horietatik 5.400 egiten jakitekoak izango dira, 2.160 test motakoak, 1.620 egia ala gezurra motakoak, eta beste 1.620 sailkatzekoak. Sei mailetako bakoitzeko 1.800 galdera izango ditugu.

Harremanetarako

Baduzu DigitALLi buruzko galderarik?
Helbide honetan jar zaitezke gurekin harremanetan: Vic.digital@uclm.es